top of page
_MG_6246_ret.jpg

BANAKAKO SAIOAK

 

Zure beharretara egokitzen den prozedura da eta nahi duen orok praktika dezake. Bidea egiteko motibazioa, kontziente izateko eta eboluziorako interesek eragin dezakete, edo barne ezinegonak kudeatzeko baliabideak eskuratzeko beharrak. Depresioa, antsietatea, estresa, dolua, obsesioak, menpekotasuna eta beldurrak kudeatzeko beharrak, besteak beste.


Banakako saio presentzialak Gipuzkoako Donostia eta Eibar hirietan eskaintzen dira.


Prozesu terapeutikoa eraginkorra izan dadin garrantzitsua da denbora bat eskaintzeko konpromisoa hartzea. Terapia bat egitera eramaten gaituzten arazoak, kanpoko baldintzez gain, barne blokeo eta aurreiritziz beteta egon ohi dira. Ekintza eta denbora lagungarri dira konponbidea topatzeko.


Arte-terapia egiteko ez da arte ezagutzarik behar. Helburua ez da erakusketak egiteko artelanak sortzea, garrantzia sorkuntza prozesuak berak du. Arteak komunikaziorako bide berri bat irekitzen du, eta blokeoa eragiten ari diren traumen espresioa askatzen du, teknika ezberdinak erabiliz eta inkontzienteari adierazteko aukera emanez. Horrek guztiak ulermen eta bilakaerarako gako baliagarriak eskaintzen ditu, eta esku trebeziak edo emaitza estetikoak garrantzi osoa galtzen du. 


Saio bakoitzaren iraupena ordu eta laurdenekoa da eta edukia zure beharretara egokitzen da momentuaren arabera, elkarrizketa eta arte-terapia ariketak batuz. Erabili ohi diren materialak nik jartzen ditut, buztina, margoak, koloretako arkatzak, tenperak, folioak, birziklatzeko materiala... Musika eta dantza jarduerak ere egiten dira.


Malgutasuna izan arren, hasieran behintzat gomendagarria da saioak astero edo bi astean behin egitea. Saioen arteko tartea zenbat eta handiagoa izan, aurrerapena orduan eta motelagoa izan ohi delako. 


Terapia osoaren iraupena pertsona bakoitzaren araberakoa da, norbere erritmo, helburu eta egoeren baitakoa. Izan ere, nire helburua, autoezagutza eta norbere kudeaketarako baliabideak eskaintzea da, oreka eta ongizatea lortzeko bidean laguntzeko. 
 

bottom of page