
TALDEKAKO SAIOAK
​​
Taldekako arte-terapia tailerrak, aldizka egiten dira eta kasu bakoitzean helburu jakin bat dute ardatz.
Hainbat espaziotan eskaintzen dira, aurrez aurre.
Saioaren garapen egokirako taldeak 10-15 pertsonakoak izan ohi dira gehienez. Horrela, giro goxo eta familiarra sortzen da eta banakako arreta bermatzen da.
Saioen dinamika parte-hartzaileen eta gaiaren araberakoa izaten da.
Lantegiek bi orduko iraupena izan ohi dute; izan ere, ariketak egiteko, horien inguruan jarduteko eta bukaerako ondorioak ateratzeko denbora izatea ezinbestekoa da.
Materialaz ni arduratzen naiz. Partaideek eraman beharreko zerbait balego, izen-ematea egitean jakinaraziko litzateke.
Tipologia jakineko tailer batean interesa izatekotan, proposamenak bidal daitezke. Orain arte ondorengoak egin dira: emakumeentzako ahalduntze-tailerrak, haur-hezitzaileentzako formakuntzak, lantaldeen talde-kohesioa lantzeko saioak… Ondorengo estekan egindako esku-hartzeen argazki batzuk aurki ditzakezu.