
"Diharduen bakarra aldaketa da"
Heraklito ​
Bizitza etengabeko aldaketak dituen bidea da. Gertaera horietako batzuk politak eta atseginak dira, eta beste batzuk berriz, gogorrak eta korapilatsuak. Horietara guztietara egokitzea ez da beti erraza izaten eta batzuetan, itsasargi bat behar izaten dugu berriro bidezidor egokia aurkitzeko; edo aurrekoa baino askoz ere atseginagoa den beste bide bat esploratzeko.
NIAk konfiantzazko espazio bat eskaintzen dizu. Bertan, zure gaitasun emozionalak, sozialak, kognitiboak, eta kulturalak gara ditzakezu hainbat adierazpen bide erabiliz. Horrek bizi-kalitate hobea lortzea ahalbidetuko dizu.
Ongizatea aurkitzea zure esku dago. Egingo ahal dugu bidea elkarrekin?

IRATI ARRIOLA. Psikologoa (zk.: GZ03431) eta arteterapeuta.​
Hurbiltasuna, baikortasuna eta entzute aktiboa.
1989ko ekainean jaiotako eibartarra naiz, eta orain dela urte batzuetatik Donostian bizi naiz. Txikitatik izan naiz artearen eta sormenaren maitale; hori dela eta, Arte Ederretako ikasketak egin nituen. Gero arte-terapian trebatu nintzen Bartzelonan; gaztetatik izan dut bilakaera pertsonalarekiko interes handia, eta prozesua artearen bidez egitea oso ederra eta sendagarria iruditu zitzaidan. Azkenean, Psikologian graduatu nintzen.
Jakin-nahi handiko pertsona naiz. Interes anitz ditut eta asko gustatzen zait garatzen ditudan ikuspegi berriak nire bidearekin bat egitea erabakitzen duten pertsona guztiekin elkarbanatzea.