Carl Gustav Jung
- niarteterapia
- Sep 8, 2021
- 2 min read

Nia arteterapian garatzen diren arteterapia ekintzak, Carl Gustav Jung mediku suitzarrak garatutako psikologia analitikoan oinarrituta daude gehienbat.
Jung 1875. urtean Keswillen, Suitza jaio zen, familia fededun baten baitan. Lehenengo momentuan arkeologian interesa izan bazuen ere, azkenik medikuntza ikastea erabaki zuen. Richard Von Kraft-Eving-en psikiatria eskuliburua kuriositatez aztertu zuenean, bere helburua psikiatria zela erabaki zuen. 1905.urtean doktoratu zen, Zuricheko unibertsitatean klinika psikiatrikoko mediku burua izatera helduz lau urtez.
1907.urtean Sigmund Freud psikoanalista famatua ezagutu zuen zeinekin harreman estua izan zuen hainbat urtez.
1912. urtean interes psikoanalitikoen elkartea sortu zuen. Errepresioa defentsa mekanismo bezala aztertzea asko interesatu zitzaiolarik.
1913. urtean Freudekin zuen harremana hautsi zen, horren ondorioz segurtasun-gabezi eta nahaste handiko garai bat igaro zuelarik, bere teoriaren birformulazio bat emanez eta arketipoen izatearen egiaztapena.
"Tipo psikologikoak" publikatu zuen 1921. urtean, non psikearen bi jarrera garatzen diren: barnerakoitasuna eta kanporakoitasuna, lau funtziorekin batera: pentsamendua, sentimendua, pertzepzioa eta intuizioa. "Nia" du helburu bezala.
Alde batetik, bere obraren ekarpen nagusia arketipoz osaturiko INKONTZIENTE KOLEKTIBOA da. Arketipoak osatzeko hainbat kulturatan sortutako sinboloen errepikapenean oinarritu zen, sinbolo hauek eboluzioaren garapenean emandako esperientzia unibertsalen ondorio izanik.
Bestetik, bere obrak Yïn eta Yáng-aren ideia txinatarrarekin harreman handia du. Dena bikoitza da, denak ditu bi alderdi, denak bere aurkako bikotea, antzekoa eta aurkakoa berdinak dira. Aurkakoak berdinak dira naturan baina ezberdinak neurrian.
Aurkakoen integrazioa funtzio traszendente izendaturiko funtzio psikikoaren bitartez ematen da. Subjektuaren egonkortasun mental eta fisiologikoa bermatzeko, inkontzientea eta kontzientea zeharo konektaturik egon beharra dutela uste zuen. Norbera izatera ailegatzea bultzatzen zuen.
Carl Gustav Jung 1961. urtean hil zen gaixotasun motz baten ostean. Hala ere, bere obrak bizirik dirau psikoanalisi eta artearen analisian bereziki.
"Teoria guztiak ezagutu, baita teknika guztiak ere. Baina giza arima batekin topo egitean, beste giza arima bat besterik ez izan."
Carl Gustav Jung
Comments