Nia (con)pARTE: KAXA
- niarteterapia
- Sep 8, 2021
- 1 min read
Updated: Feb 12

Nia (con)pARTE ekimenak garatutako bigarren elkarrizketa lagatzen dizuet.
MR LASPIUR-ri egindako elkarrizketan aipatutako kontsumorako ohiturez gain, gure ongizatean eragin zuzena izan dezaken beste alderdi bat, dugun kirol errutina da. Osasun fisiko zein mentala bermatzeko, gorputza aktibo mantentzea OSO garrantzitsua da.
KAXA, dantzaren maitale diren Jone, Marina eta Marta, energia eta irrikaz beteriko hiru emakume eibartarrek sortutako espazioa da. Duela urtebete baino gehiago garatu zuten bere proiektua, pertsona guztiek mugimenduaren bitartez adierazteko, ondo pasatzeko eta harremantzeko erabili dezaketen espazio librea.
Haiek ondo dakiten bezala, dantza egitearen onurak, ugariak dira, Cuerpo y mente aldizkariak idatzitako artikuluan horietako batzuk aurki ditzakezue.
Egiten duten lana sakonkiago ezagutu nahi baduzue, bere web orrialdea bisitatu dezakezue: https://kaxa.es/es/
Baina aurretik...Sakatu PLAY!
Kommentare