
Nia (con)pARTE indarrez beterik bueltatzen da LUMA moda etikoa aurkeztuz, Mai Gaztelumendi donostiarrak sortutako marka.
Denbora faltaren ondorioz blog-ean edukirik argitaratu gabe bi hilabete pasa ondoren, Nia (con)pARTEk Mai Gaztelumendiri eginiko elkarrizketa aurkezten dizue, bere proiektuarekiko izugarrizko ilusioa transmititzen duen emakume donostiarra.
Orain dela urtebete inguru sortu eta aurkeztu zuen bere marka "Diolak" bildumarekin eta dagoeneko hirugarren bilduma atera berri du, barnean sekulako sortzailea duela argi utzirik. Emakume ekintzaile, ahaldundu eta konprometitua, mundu hobeago batean sinisten du, zeinengatik era aktibo batean borrokatzen duen egunero.
Afrika eta Bogolan oihalak kausalitatez heldu ziren bere bizitzara eta hainbeste gustatu zitzaizkion, horiekin proiektu bat garatzeko erabakia hartu zuela. Bogolan lur tindaketan oinarrituriko aspaldiko teknika da, Maliko Bambara etniak urteetan zehar mantendutakoa. Oihalak eskuz eginak daude, kotoizko tirak banan banan elkartu eta josten dituzte lehenengo, landareekin tindatu ostean eta lurrarekin estanpatu azkenik. Fabrikazio prozesua izugarria da.
Ondoren Maik magia egiten du eta ehunak poltsa, motxila eta bestelako gehigarri polit bilakatzen ditu.
Horrelako iraultza txikiak diren bitartean, mundu hobeago baten etorkizuna ziurra da.
Sakatu PLAY!