Pertsona jakinek epe motzean izugarrizko indarra transmititzeko gaitasuna dute.

Nuria eta Sofia pasioa, ilusioa, etorkizun itxaropentsua dira. Oso gazteak izanik ideia argiak dituzte eta bere mezua etengabe zabaltzen dabiltza: Esnatu gaitezen, gure ohiturak aldatzea ezinbestekoa da! Egin dezagun maitasunez, lur zein pertsonekiko enpatiarekin, elkar zaindu, elkarri lagundu.
ROYO BRAND moda marka sortu dute, zapatilekin hasi arren, galtzerdiak eta baita bikiniak ere sortu dituztelarik dagoeneko. Ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarria den moda posible dela uste dute eta indar osoz erakusten dabiltza.
Elkarrizketaren iraupena motza bada ere, ordu batzuk pasa genituen solasean, eta oso aberasgarria izan zen ikaskuntza eta sormenez beteriko talde hausnarketa.
Nia (con)pARTEren opor aurretiko azkenengo elkarrizketa da hau, eta hainbeste aparteko artista txiki ezagutu eta haiekin elkar lanean aritzea, izugarrizko esperientzia izaten dabilela aitortu behar dizuet. Pozgarria da benetan mundu hobeago batean sinisten duten pertsonak, lortu ahal izateko lanean eta bidean ikustea. Nire egunerokotasunean bakarka lan egiten badut ere, talde zalea izan naiz beti, elkarbanatzea gustuko duen norbait. Eta blog-eko atal honek aukera paregabea eman dit, pertsona bikainak ezagutu eta proiektu politak sortzeko. Eskerrik asko guztioi eman didazuen aukerarengatik.
Sakatu play!
Ahaztu baino lehen. Elkarrizketan zehar entzun daitekeen musika, Nuriak eta Sofiak sortu dute ere bai, musikari eta abeslariak ere badira. Emakume zoragarriak dira, begiztatu bere lana merezi du eta.
Nik elkarrizketaren muntaia negar-malkoekin amaitu dut, iluntasunez beteriko munduan geroz eta argi izpi gehiago sartzen ari direla sentitu dudalako. Eskerrik asko neskak zuen indar, talentu eta adorearengatik.