
Gure garapena egokia izan dadin funtsezkoa da elikadura on bat izatea. Egun, geroz eta denbora gutxiago eskaintzen diegu etxeko lanei, horien artean sukaldatzeari. Izan ere, estres hutsean murgilduta dagoen gizarte bat izanik, autozainketarako denbora ateratzea konplexua egiten zaigu, edo agian, ez diogu nahikoa garrantzi ematen. Hala ere, azkenengo urteetan, osasuna bermatzeko dieta osasuntsu bat jarraitzeko beharrak indar asko hartu du, jaten duguna gara alegia, eta ezin zaigu ahaztu.
20 urtez gorako esperientziarekin, dietista-nutrizionista dugu Silvana Huegun. Ongizatea lortzeko, gorputza, emozioak eta gogamena zaintzeko garrantziaz hitz egiten digu, "hay que tener en cuenta todos los aspectos porque cuando uno de ellos falla, no hay salud".
Bera da, duen ezagutza zabalaz baliatuz, partekatzen dizkizuedan errezeten ekarpen nutrizionala egiten duen pertsona.
Emakume ausart, langile, erantzule eta sentibera. Duela urte batzutatik nire familiaren parte da, eta zorte handia dudala zin dagizuet, elkarrekin egiten ari garen ibilbide pertsonal, laboral zein espirituala, maitasunez eta ikaskuntzaz betea izaten dabil eta. Zaindu eta gozatu.
Sakatu play!